MATERIALAK ETA TRESNAK

1.- LEHENGAIAK

Erabiltzen ditugun material gehienak ez dira ageri horrela naturan. Adibidez, aluminioa lurrazalean ugarien dagoen metala da, baina ez da era horretara azaltzen; aluminioa duten mineraletatik bereizi beharra dago. Aluminioaren kasuan, bauxita da mineral hori.

Jarduera teknikoetan darabiltzagun materialak lortzeko baliabide naturalak dira.
Lehengai hauek, ateratzen direnetik merkatuan banatzen diren arte, materialek hainbat eraldaketa izaten dituzte jarduera teknologikoetarako baliagarri bihurtu orduko.

Hauek dira lehengai nagusiak:

Airea: Airetik lortzen da nitrogenoa, eta horren bidez egiten dira amoniakoa, azido nitrikoa, ongarriak eta abar.
Ura: Janariak eta edariak, gai kimikoak, hormigoia, papera eta abar egiteko erabiltzen da
Harriak eta mineralak: Horietatik lortzen ditugu beharrezko metalak eta materialak beirak, zeramikak, zementua eta abar egiteko
Petrolioa: Petroliotik ateratzen dira gasolina eta gasolioa, bai eta plastikoak egiteko behar diren osagaiak ere
Osagai begetalak: Zuntzak, erretxinak, pigmentuak eta abar lortzeko
Animalia-osagaiak: Koipea, zeta, larrua, ongarriak etab lortzeko.

Adibidez: Zura arbolak bota eta azala kendu ostean, zerratu edo txikitu egiten da, sikatu eta desitxuratu ez dadin tratatu egiten da.

Petroleoa erauzten


Olibondotik, lioaz gain, zura, kosmetikoak etab. lortzen dira.














2.- MATERIALEN ERALDAKETA

Materialek lehengaietatik ateratzen direnetik merkturatzen diren arte, hainbat eraldaketa izaten dituzte, eta haien bidez,jarduera teknologikorako erabilgarriak diren produktu bihurtzen dira.

Eraldaketa horiek kontuan izanda materialak hiru multzotan sailkatzen dira:

Material naturalak: naturan ageri diren moduan erabltzen dira, aldaketarik edo ia aldaketarik gabe. Adb: harria, zura eta zuntz naturala. 

Material eraldatuak: Lehengaiekin zenbait pozesu burutu ostean lortzen dira. Esate baterako, birrintzea, disolbatzaileak erabiltzea, berotzea etabar. Hala lortutako produktuak dira: zeramikak, beirak eta metalezko materialak. 

Material sintetikoak: Prozesu kimikoen bidez prestatzen dira. Adibidez: plastikoak eta zuntz sintetikoak. Hala nola poliesterra eta nylona petrolioaren osagai batzuk oinarri hartuta lantzen dira.

3.- MERKATURATZE FORMAK

Industria-ekoizpenaren bidez lortutko materialak formadeberdinetn merkaturatzen dira, aplikazio mota guztietarakko baliagarriak izan daitezen. 




 











4.4.- MATERIALEN PROPIETATEAK
Material bakoitzak besteetatik bereizten dituen ezaugarriak ditu: kolorea, distira, gogortasuna eta ehundura, besteak beste. Propietate edo ezaugarri horiek zehazten dute zer egin daitekeen material bakoitzarekin eta zer ez.

4.1.- Propietate fisiko-kimikoak

Materialek kanpoko zenbait fenomenoren eraginari nola erantzuten dioten azaltzen duten propietateak dira. Besteak beste, hezetasunari, beroari, korronte elektrikoari, deformazio eta kolpeei edo gai kimikoen erasoei erantzuteko duten gaitasuna erakusten dute:
Dentsitatea: Materialaren masaren eta bolumenaren arteko erlazioa adierazten du. Adibidez, altzairua zura baino trinkoagoa da, eta horrek esan nahi du, kilo bat altzairu kilo bat zura baino txikiagoa izango dela.
Eroankortasun elektrikoa: Material batzuek beste batzuek baino errazago uzten diote korronte elektrikoari pasatzen. Adb: metalak. Korronte elektrikoari pasatzen uzten ez dioten materialak isolatzaileak dira.
Eroankortasun termikoa: Material batzuek beste batzuek baino errazago uzten diote beroari pasatzen.
Dilatazioa: Material batzuek beste batzuek baino gehiago hedatzen dira berotuz gero
Oxidazioa. Material batzuek beste batzuek baino gehiago herdoiltzen dira; hau da, airearen edo uraren oxigenoak erreakzioa eragiten die, gehiago edo gutxiago.
Disolbagarritasuna. Material batzuk zer substantziatan disolbatzen diren, eta zer substantziatan disolbatzen ez diren adierazten du. Propietate horren arabera, gainera, material kantitate zehatz bat disolbatzen da kasuan-kasuan. Agoarrasa gasolinatan disolbagarria da, baina uretan ez.

Propietate optikoak. Materialek argiaren aurrean nola erantzuten duten erakusten dute. Besteak beste, gardentasuna, opakutasuna eta distira ditugu.

4.2.- Propietate teknologikoak

Materialek fabrikazioan zehar zer portaera duten adierazten diguten propietateak dira.
Plastikotasuna: Materialak, apurtu edo arrakalatu barik, forma aldatzeko duen gaitasuna da
Galdagarritasuna: Materialak lehenago edo geroago urtzeko edo galdatzeko duen gaitasuna da
Xaflakortasuna: Zenbait metalek, urreak besteak beste, orri edo xafla bihurtzeko duten gaitasuna da
Harikortasuna: Zenbait metalek, kobreak, urreak eta zilarrak adibidez, alanbre edo hari mehe bilakatzeko duten gaitasuna
Soldagarritasuna: metal batek beste batekin soldadura bidez bat egiteko duen erraztasuna da

4.3.- Propietate mekanikoak

Material batzuek esfortzuen eta zamen aurrean erakusten duten erresistentziarekin lotutako propietateak dira.

Gogortasuna edo biguntasuna: Material batek beste bati egiten dion erresistentzia, bigarre horrek lehenengoa urratseko edo ebakitzeko orduan.



Zailtasuna eta haskortasuna: Zailtasuna da material batek kolpea ematen zaionean erakusten duen erresistentzia. Hauskortasuna horren kontrako propietatea da. Adb: kristala material hauskorra da.



Elastikotasuna eta plastikotasuna: Elastikotasuna da material batek, tiratu, bihurtu edo zapaldu ostean, bere onera etortzeko duen gaitasuna. Horren kontrako propietatea plastikotasuna da.



Malgutasuna eta zurruntasuna: Malgutasuna material batek apurtu barik tolesteko duen gaitasuna da. Kontrako propietatea zurruntasuna da.











4.4.- Propietate ekologikoak

Propietate hauek hauxe erakusten dute:

Zer mailataraino eragiten dioten ingurumenari materialak eta materialaren produkzioak.
Material bat toxikoa, kutsagarria ala biodegradagarria den
Materiala ateratako lehengaia berriztagarria den ala ez
Materiala bera birziklatzekoa den ala ez
Fabrikatzen denean hondakin kutsagarriak sortzen diren ala ez

5.- MATERIALAK LANTZEKO TRESNAK

Papera eta kartoia
Material merkeak dira, lantzen errazak. Egoki landuz gero, prototipo eta osagai aproposak landu daitezke, beren eginkizuna ondo betetzen dutenak, eta erresistentzia handikoak.
Hauek dira papera eta kartoia lantzeko tresna nagusiak;
Marrazteko: Arkatza, erregela graduatua eta konpasa
Ebakitzeko: artaziak, kuter edo labana eta metalezko erregela

Zur trinkoa


Material gogorra da, iraunkorra eta aplikazio ugarikoa. Hala eta guztiz ere, material garestia da; hori dela eta, ahal den guztietan, zur birziklatua erabiliko dugu; altzari zaharrak, biltzeko kaxak…
Hauek dira zura eta zuraren deribatuak lantzeko erreminta nagusiak:
Eskuaira: lerro perpendikularrak marrazteko
Puntzoia: Markatzeko eta seinalatzeko
Eskuzko inguratzeko zerra eta zerra elektrikoa: zur meheak ebakitzeko
Eskuzko zerra: zur lodiak ebakitzeko
Barrena eta birabarkia: Zur meheetan zulatzeko
Zulatzeko makina bertikala: Zur lodietan zulatzeko
Arraspa eta lixa-paperak: Ertzak leuntzeko eta akabatzeko

Zur eraldatuak
Material horiek zurak dituen hobarietako asko dituzte, eta erraz eskura daitezke, altzari zaharrak edo fabrikazioan sobera geratu diren zatiak erabiliz.


Metalezko materialak
Ardatzak, egituren elementuak eta osagai elektrikoak egiteko erabiltzen dira
Material garestiak dira, hala ere, hainbat gauza birziklatuz lor daitezke: erabiltzen ez diren makinen zatiak, altzari zaharren sarrailak, kontserba latak, alanbrezko pertxak…
Metalezko zerrak eta txaparako artaziak: Metalak ebakitzeko erabili
Alikate unibertsalak: Metalak ebaki eta forma emateko
Puntadun aliketak: Alanbreei forma emateko
Zulatzeko makina bertikala: Zuloak egiteko, eta metalezko barautsak erabiliz
Soldagailua: Kobrea eta latorria lotzeko
Limak: Piezen ertzak leuntzeko

Plastikoak
Oso egokiak dira, hezetasunari edo inguruari aurre egin behar dioten osagaiak fabrikatzeko.
Plastikoekin lan egiten denean, normalena pieza osoak edo pieza horien zatiak berreskuratzea izaten da: tutuak, tapoiak, potoak, gurpilak…


Itsasgarriak eta kolak
Sikatu eta gero, gauzak lotzen dituzten substantziak dira; likidoak izaten dira normalean.
Besteak beste, azkar sikatzen direla dute ezaugarri eta lotzeko gai diren materialak ere bereizgarri dira, baita lotura irmoa lotzen dutela ere.
Kola asko aplikatzeko sistema eta guzti salatzen dira; dosiak egiteko aho edo aerosol eta guzti, edo barra forman. Horrelakorik ez dagoenean, pintzelak edo brotxak erabiltzen dira, kola emateko.

Oso trinkoak diren kolak, ukipen-kola edo osagai bikoa esaterako, espatula bidez ematen dira eta termo-fusiblea , pistola elektriko berezi batekin



No hay comentarios:

Publicar un comentario